XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
LUIS, LINO, ERRETRATISTA, MOSKORRA, KONKORRA ta ICHUA.ERRE.: ¡Zer deabru zan ori! Gaur egun ona diagu beintzat, arraiok ez padu... Bateonbati burua ausi ez diotanean e....
LINO: Ez bedi estutu, nagusi...Gauza oek orrela izaten dira.
Ez bedi estutu.
ERRE.: ¿Orrela izaten dirala? Gañez egiteko guchi bear diat ba orainche... Danak ankaz gora botata joango neok, eta or geldituko zerate etorriko diran alproja guziak erretratatzen.
MOSK.: (
ERRE.: (¿Zein degu au berriz? Moskortuta dago au...).
MOSK.: ¿Sartu al liteke?.
ERRE.: Zu sartu zera beintzat-eta....
MOSK.: Tira ba....
ERRE.: ¿Zer nai dezu?.
MOSK.: Ara ba.
Oek biok, nere illobak dira, ta erretratatu egin nai ditut.
ERRE.: Jarri ba.
MOSK.: ¡Et... et...! Polliki, polliki... Au, konkor gabe atera bear dezu; au, bi begiak irikita dituala... Ta ni, moskorrik gabe.
ERRE.: ¡Baña gizona...! Lino, ekarri zazu zerra bat oni konkorra ebakitzeko; zuk, Luis, Santa Luzia'ri eskatu zaiozu oni begiak argitzeko, ta zu....
MOSK.: Berriketa guchi emen... Zuk egin zazu esandakoa, bestela ostikada galanta artuko dezu... nonbaiten.
ERRE.: ¿Zer? ¿Neri burla egitera etorri al zerate onuntz? Ikusiko degu ba.
¡Kanpora emendik! (